Bidegurutzean

Iparraldea EITBn, nola?

EiTB berriz lanean Iparraldean, Goazen Aintzina taldea pozik

Classé dans : Non classé — 16 juin, 2010 @ 8:19

EiTB berriz lanean Iparraldean, Goazen Aintzina taldea pozik

    Hilabete batzuen nahasmenduaren ondotik, EiTBk Baionan duen lan taldea lanean hasi da berriz berriki. Astelehenetik ostiralerat 18:00etan eskaintzen den ‘Iparraldearen Orena’ berrisailaz gain, edizio berria estreinatu du ETBk igande goizetan: ‘Iparraldearen Orena Astekaria’. Asteko berri eta erreportai nabarmenekin osatzen da albistegiaren edizio berria, igande goizetan 11etan ETB1 katean, mezaren ondotik.   

   Aste honetan irudi berriaz ekin dio bideari eguneroko albistegiak. Funtsa eta mamia orain arteko bera da: Iparraldeko berri eman, bainan forma aldetik aldaketak sartu dituzte, aurkezpenetan eta musiketan bereziki. ETBrentzat lanean segitzen dute Guillaume Irigoyen, Pantxika Delobel eta Franck Dolosor kazetariek. Horrez gain, eurekin dabiltza lanean Iparraldeko EITBko kazetari lan taldean Jasone Iroz eta Andoni Lizeaga. Lehenak Euskadi Irratirako ematen du berri eta bigarrenak Radio Euskadirentzat. Lan-talde osoak Baionatik bertatik ematen du Iparraldeko gertakizun eta albisteen berri.

   Goazen Aintzina taldea pozten da berri horietaz eta geroan ere erne egonen da…




 

EiTBren prentsa oharra

Classé dans : Non classé — 14 avril, 2010 @ 11:01

   EiTBko zuzendaritza berriak ondoko lerroetan irakur dezakezuen prentsa oharra zabaldu du apirilaren 14ean, arratsean. Prentsa oharra Hegoaldeko prentsari igorri zaio bainan ez langabezian dauden Baionako ordezkaritzako 5 langileeri. EiTB eta K2000 enpresako arduradunak ez dira mintzatu langileekin.   

EITBk informazio zabalagoa emango du Iparraldean

Bilboko K2000 enpresak kudeatuko du EITBko delegazioa Iparraldean hemendik aurrera. « Iparraldearen Orena »z gainera, ordu erdiko saioa egingo dute astero Iparraldearen inguruko informazioa.

Bilboko K2000 enpresak kudeatuko du EITBko delegazioa Iparraldean hemendik aurrera. Informazio zabalagoa emango du Iparraldean eta euskarazko eduki gehiago eskainiko ditu.

Programazio berri honen baitan, « Iparraldearen Orena » saioaz gainera, larunbatero ordu erdiko saioa egingo dute Iparraldearen inguruko informazioa eskainiz .

EITBko Iparraldeko delegazioa kudeatzeko lehiaketa publikoa lortu du K2000 ekoiztetxeak. Hartara Iparraldeko informazioa eskainiko dute Baionatik. Delegazioan orain arte, ETB-1, ETB-2 Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko albiste zerbitzuetarako ziharduten 5 kazetariak lanean jarraituko dute K2000ak kontratatuta, Iparraldeko kultura, gizarte eta politika esparruaren dituzte ezagutzak erantsiz. Horrez gainera EITBk orain arteko egoitza berari eutsiko dio Baionako Merkataritza Ganbarako eraikinean.

Kontratazioaren kostea 500.000 eurotara ez da iristen, 2009ko kontratua baino 200.000 euro baino gutxiago. EITBren delegazioaren funtzionamenduak Iparraldean, 5,5 milioi euroko kostua izan du azken hamar urteetan eta bi enpresek izan dute epe horretan adjudikazioa.

Asteroko saio berria

Halaber, ETB-1ek astelehenetik ostiralera 18:00etan « Iparraldearen Orena » saioa eskaintzeaz gainera, astero ETB-1en ordu erdiko programa emango dute larunbatetan.

EiTB Baiona: etapa berria…

Classé dans : Non classé — 1 avril, 2010 @ 9:32

   EiTBko zuzendaritza berriak hitz eman du Baionako 5 langileek lanean segituko dutela bainan gaurtik (apirilaren 1a) langabezian dira. 5 kazetariak Euskal Media enpresan ari ziren lanean bainan kontratua ez baitzaio berritua izan, enpresa hortako jabeek 5 berri emaileak kanpo eman behar izan dituzte.

   EiTBko zuzendaritza berriak deialdi publikoa egin du Baionako zerbitzuak enpresa bati emateko, erabakia aintzineko egunetan hartu behar zuen bainan ez dio oraino nehori kontraturik egin. Hiru enpresa lehiatzen dira lan hori beren gain hartzeko: orain arte Baionan aritu den Comedia-Euskal Media, K2000 Bizkaiko enpresa bat eta Lavinia, Bartzelonakoa dena.

   EiTBren deialdi publikoa luzatu da eta norekin ariko den lanean apirilaren 14an jakin da azkenean. kontratua K2000 Bizkaiko enpresari eman zaio. Baionako kazetariak langabezian dira eta ez dute gehiago berririk eskaintzen Baionatik, ez irratietan, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin, ez eta telebistako berrisailetan GAUR EGUN eta TELEBERRIn. Gainerat, ez dute gehiago Iparraldearen Orena egiten. 1992ko irailean sortu zen Iparraldeko berrisaila eta geroztik sei mila emakizun baino gehiago eskaini dira.

Apirilaren leheneko arraina ote? Ez, egia da…

   Iparraldearen Orena eguneroko berrisaila ez da desagertu. Martxoaren 31an berean, EiTBko zuzendaritza berriak “konponbide” bat atxeman zuen azken momentuan: Gipuzkoako bi kazetariri agindu die Ipar Euskal Herriari buruzko emankizuna egitea Baionatik. Berrisailak ez du etenik izan apirilaren lehenetik Comedia-Euskal Mediak Baionako Merkataritza Ganbaran duen egoitzan lanean ari baitira bi gipuzkoarrak, langabezian gelditu diren 5 berriketariak lanean ari ziren tokian. Comediak berak filmatzen ditu erreportaiak behin behineko kontratuen bidez. Egoera berri horrek apirilaren 12a arte iraun behar luke. Ondotik, Iparraldeko 5 kazetariak berriz hartuko dituela hitz eman du EiTBko zuzendaritza berriak.

EITBren aldeko petizioa…

Classé dans : Non classé — 1 avril, 2010 @ 9:30

   Hemen duzue Goazen Aintzina taldeak idatzi duen agiria sinadurak biltzeko. Bete ezazue, zuek eta zuen ingurukoek eta igorri lehen bai lehen. Milesker.

EITBren aldeko petizioa... doc sinaduraksignatures.doc

Euskal Herriak nahi du EITBk adar bat ukan dezan Baionan!

Classé dans : Non classé — 8 mars, 2010 @ 8:32

    Euskaldunek nahi dute EITBk antena bat atxik dezan Baionan. Martxoaren 3az geroz, ehunka sustengu eta atxikimendu mezu heltzen ari dira. Zuek ere erakuts ezazue zuen laguntza, eta jadanik egin baduzue, jakinarazi zuen inguruan gertatzen ari dena. Hemen duzue petizioaren lehen sintzaileen zerrenda:

Hautetsiak:

Jean Jacques Lasserre (Kontseilu Nagusiko president ordea-Hautetsien Kontseiluko burua), Jean Lassalle (diputatua), Didier Borotra (Miarritzeko auzapez senataria), Barthélémy Aguerre eta Michel Arhancet (Kontseilari Nagusiak), Noel Mamère (diputatua), Kotte Ezenarro (Hendaiako kontseilari nagusia), Herri elkargo buruak: Jean Mixel Galant: Garazi Baigorri, Pierre Haizager: Hazparne aldea, Monique Larran Lange (Baionako kontseilari nagusia), J.B. Lambert (Baigorriko kontseilario nagusia), Jakes Abeberry (Miarritze), Alain Iriart (Hiriburuko kontseilari nagusia), Beñat Intchauspé (Hazparneko auzapeza eta kontseilari nagusia), Vincent Bru (Kanboko auzapeza eta Ezpeletako kontseilari nagusia), Jean Louis Caset (Iholdiko kontseilari nagusia), Michel Hiriart (Biriatuko auzapeza eta hego Lapurdiko herri elkargoko presidenta), Xiberua herri elkargoko ordezkariak, Battitta Ameztoi (Uztaritze).

Auzapezak:

Ainhiza: Irigoin; Aintzile: Ozafrain; Anhauze: Etxandi; Arrosa: Arrabit; Behorlegi: Leriza; Azkarate: Galant; Bidarrai: Berrouet; Buztintze: Intxauzpe; Donamartiri: Haizager; Donazaherre: Eiherabide; Donibane Garazi: Idiart; Eihalarre: Bidondo; Ezterentzubi: Poydessus; Irulegi: Irume; Izpura: Lambert; Izura: Oltzomendi; Jatsu: Bidondo; Lakarra: Ibargarai; Lekorne: Betbeder; Lekunberri: Goihenetx; Makea Dubois; Mendibe: Goñi; Ortzaize:Elgue; Urepel Ernaga; Zaro: Garikoitz; Azkaine: Laduche; Milafranga: Dufourq; Arberatze: Bacho; Lehuntze: Guillemotonia; Hendaia: Sallaberry; Mikel Berra axuanta, Hortense Ugartemendia, Sylvie Estomba, Evelyne Zubieta eta Bakartxo Arrizabalaga Labrousse Hendaiako herriko kontseilariak, Francis Gavilan Urruña, Jutsi: B Oillarburu; Maule: Etchebest; Lakarri: Bosc; Aloze: Iriart, Jatsu: Castaing

Hautagaiak: Monique de Marco Berdeen zerrenda burua, David Grosclaude eta Alice Leiziagezahar (Berdeak)

Bertsulariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Xabier Amuriza, Fermin Mihura

Kirolariak: Romain Sicard, Xala, Paxkal de Ezkurra, Didier Mundutegi, Olivier Haroçarene, Paxkal Ondartz, Peio Dospi, Martxel Toledo Garmendia ESAITeko ( Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) Koordinatzailea,

Kantariak: Michel Etcheverry, Manex Pagola, Eñaut Etxamendi eta Eñaut Larralde, Pantxoa eta Peio, Jean Mixel Bedaxagar, Pierre Pol Berzaitz, Johañe eta Maider Bedaxagar, Pantxix Bidart

Antzerkilariak: Txomin Hegi, Antton Luku, Samuel Bizkai

Kondalariak: Koldo Ameztoi

Kazetaritza: Marie Pierre Erguy (France Bleu Pays Basque irratiko erredaktore buru ordea), Allande Sokarros, Peio JOrajuria, JBattitt Dirassar, Xexili Foix, Joxemari Ibarburu (ETB produkzio laguntzailea eta Miramongo enlaze sindikala), France 3 telebistako lankideak: Ttotte Darguy, Laurianne de Casanove, Alexandre Perrin, Fabien Cordier, Isabelle Labeyrie, Rémi Poissonnier, Gaelle Leblanc, Charles Rabreaud, Stéphanie Deschamps, Gilbert Reculusa, Allande Boutin, Valérie Gavois, Christian Etchegaray, Perrine Durrandeau; IRULEGIKO IRRATIA: Marie Agnès Gorostiague, Bernadette Argain, Jone Barneix, Pantzo Hirigarai, Christophe Arotzarena, Jojo Bidart eta Kattalin Indaburu; Mikel Asurmendi (Argia), Idoia Eraso (Gara)

Kultur eragileak: Jakes Casaubon, Jama Larreburu, Paxkal Indo eta Hur Gorostiaga (Seaska), Michel Oronos, Thierry Delobel (Ikas Bi), Paxkal Bourgoin (Euskal Haziak), Yvonne Pochelu (Biarritz Culture zuzendaria), Aines Dufau (Ikas), Filgi Claverie, Pantxoa Etxegoin, Thierry Biscary, Martzel Etchehandy, Rafa Zulaika (Baionako euskal museoa), Erramun Bachoc, Michel Bidegain, Jean Claude Larronde, Iñaki Urtizberea, Pierra Larrandaburu, Xabaltx, Irkus Robles, Ganix Grabières, Mikel Dalbret

Herritarrak: Bittore Garaiar ta Mixel Mendiboure (Senpere), Isabela Barreix (Muskildi) Alberto Atxotegi (Urruña)Laurence Hardouin (abokata), Anuntxi Arana (idazlea), Emilio Lopez Adan.

 

EITB Bidegurutzean….

Classé dans : Non classé — 18 février, 2010 @ 11:06

    Baionako ordezkaritzan EITB Euskal Irrati Telebistarentzat lan egiten duten langileak kanporatuak izan dira berriki.

   Hogoi urte baino gehiagoko ibilbidean, EITBk Iparraldeko aniztasuna isladatu du, zinezko zerbitzu publikoa eskaini du osoki euskaraz Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan, Frantziako erakundeek proposatuaz bestalde.

   2009ko martxoaren lehenean, Euskal Autonomia Erkidegoan egin ziren hauteskundeen ondotik osatu zen Eusko Legebiltzar berriak zuzendaritza berria izendatu zuen EITBn. Zuzendaritza berri hunek dio Iparraldeari buruzko informazioa ematen segituko dutela. 

Bil gaitezen bi eskakizunen inguruan: 

  • EITB-K EGONKORTASUNA EMAN BEHAR DIE BAIONAKO ORDEZKARITZARI, BULEGOARI ETA BEREZIKI LANGILEEI;
  • EITB-K SEGITU BEHAR DU IPARRALDEKO ALBISTEAK ESKAINTZEN BEDEREN ORAIN ARTE BEZALA. IPARRALDEAREN ORENA ATXIKITZEA BAITEZPADAKOA DA.

   ERAKUTS EZAZUE ZUEN SUSTENGUA MEZUAK IGORRIZ BLOG HUNTARAT EDO MAIL BIDEZ aintzinaeitb@gmail.com

ZUEN MEZUAK EITB-KO ZUZENDARITZARI ETA EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAREN ARDURADUNEI HELARAZIKO ZAIZKIE.

    Taldeko lehen kideen artean daude Jean Haritschelhar (Euskaltzainburu ohia), Aguxtin Errotabehere (kazetaria), Caroline Phillips (kantaria eta enpresaburua), Xipri Arbelbide (kazetaria), Edurne Alegria (Udako Euskal Unibertsitateko kidea), Chantal Barnetche (irakaslea)…eta laster zuek agian!

EITBren historia Ipar Euskal Herrian…

Classé dans : Non classé — 18 février, 2010 @ 11:01

    EITB sortu zenetik, hastapenetik, Ipar Euskal Herriko albisteak eman izan dira telebista eta irratietako kate desberdinetan, euskaraz, gaztelaniaz eta baita ere frantsesez. 1988an ETBk, ordezkaritza bat zabaldu zuen Baionan eta geroztik ehunka saio eta erreportai egin dira.

   2000ko irailean, barreatuak ziren kazetariak, telebistakoak eta irratietakoak, elkartu ziren Euskal Media prentsa agentziaren baitan.

   2009 urte hondarrean, EITBko zuzendaritza berriak ez zien kontratua berritu Comedia eta Euskal Media enpresei, Ipar Euskal Herrian irudiak grabatu eta erreportaiak egiten dituzten bi enpresei. Ondorioz, Euskal Mediako arduradunek enpresan ari diren 7 langileak kanporatu dituzte. Comediarentzat ari diren kameramanak ere lanik gabe geldi daitezke.

Egoera gaurko egunean…

Classé dans : Non classé — 18 février, 2010 @ 10:59

    Euskal Media SARL enpresaren bidez EITBrentzat lanean ari ziren 7 langileak kanporatuak izan dira berriki. 7 langileetatik bat ez da gehiago enpresan eta beste bat ETBko programa batera joan da bertan kontratatu baitute.

   Beste bostak kanporatuak izan dira martxoaren 31an, EITBko zuzendaritzaren erabaki baten zain alegia. Comedia enpresan ari diren kameramanen geroa ere ez dago argi.

   Le Journal du Pays Basque - Euskal Herriko kazeta eta Berria egunkariei emandako bi elkarrizketetan, langileak ez zirela lanik gabe geldituko adierazi zuen Alberto Suriok EITBko zuzendari nagusiak.

   Zuzendaritza berriak deialdi publiko bat egin behar du Iparraldeko lanak produkzio etxe bati emateko. Erantzuna emanen du apirilaren 12an.

EITBren ekarpena euskal gizarteari…

Classé dans : Non classé — 18 février, 2010 @ 10:57

    Hogoi urte baino gehiagoko ibilbidean, EITBk Baionan izan duen ordezkaritzak ekarpen handia egin dio euskal gizarteari.

-Informazioa zabaltzeaz gain, euskal herritarren elgarren arteko ezagutza bultzatu eta hobetu da.

-Prentsa askatasuna eta aniztasuna zabaltzen lagundu da.

-Bultzada handia eman zaio euskarari, kinka larrian dagoen eremu batean. Ekarpena egin zaio euskarazko kazetaritzari, batetik, eta bestetik, prestigioa edo ospea sortu da euskal hiztunen artean. Lehen, gauza nahiko berria zen euskarazko telebista ikustea, edo bertan agertzea, eta orain eguneroko gauza arrunta da eta nehork ez dio ezezkorik ematen euskarazko hedabideetan agertzeari. Iparraldeko bizi publikoan euskara bere tokia lortzen ari da EITBri esker ere.

-Urteetan zehar egin den lanari esker, gaurko egunean EITB osoki integratua da Iparraldeko bizian: politikan, gizartean, kirolean edo kultura sailetan.

-Hurbiltasuna ainitz landu da, bereziki Iparraldearen Orena saioarekin. Saio hori Iparraldeko ikusleari zuzentzen zaio eta Iparraldeko kazetariek egiten dute.

-Hegoaldeko artista, bertsulari, idazle eta kantariek Iparraldean egin dituzten agerraldi guziak aipatu dira urteetan Iparraldearen Orena saioan. Euskarazko produkzioa ezagutarazi da Iparraldean, euskarak ez baitu mugarik eta bultzada haundiaren beharra duelako. EITB zerbitzu publikoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren adar bat da, eta zentzu horretan, Iparraldearen Orenak laguntza eman die hegoaldeko kultura eragileei beren lanak ezagutarazteko Iparraldean, euskal produktuak kontsumitzen diren lurralde batean.

-Mugaz gaindiko lotura guzien lekuko izan da EITB, erakunde publikoek edo edozoin taldek harremanak sortu eta hobetu dituztelarik.

-Euskarazko saioak egiteaz gain, gaztelaniazko milaka erreportai egin dira Iparraldean ETB2 eta Radio Euskadirentzat, hegoaldean ikusentzule gehien duten hedabideetan.

EITBren onarpena Iparraldean…

Classé dans : Non classé — 18 février, 2010 @ 10:54

    Oro har, EITBk onarpena zabala dauka Ipar Euskal Herriko gizartean. 2006an, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak euskarazko hedabideen inguruko ikerketa egitea eskatu zion IPSOS Media enpresari. Ikerketa hunek emaitza onak eman zizkion EITBri.

   Iparraldeko biztanleen %11ak ikusten du ETB1 eta audientzia haundiena arratsaldeko seietan neurtzen da, Iparraldearen Orena albistegia eskaintzen den momentuan hain xuxen. ETB1 asteburuetan ikusten da gehien Iparraldean, hau da, meza eta kirol emanaldiak eskaintzen diren egunetan.

   Euskadi Irratiak ere emaitza onak lortu zituen. Hego Lapurdin, adibidez, euskarazko irrati entzunena da ikerketaren arabera.

 

La veriter sur toussurlesje... |
Clairière St Gabriel - XIVè... |
La Route du Blé en Beauce |
Unblog.fr | Créer un blog | Annuaire | Signaler un abus | Millenium Development Goal
| Blog du niveau intermédiaire
| Gregmontres